Natura Argazkitan

"Natura behatu, ulertu eta errespetatu"

Ongi etorri ingurumenaren atarira. Natura Argazkitan ingurumenaren atari txiki bat da, gertuen dagoen natura eta basabizitza gure egunerokora hurbiltzeko helburuarekin. Naturaren eta gizartearen arteko lotura galdua birsortzeko asmoz.

Naturarekiko heziketa eta sentsibilizazioa gure egunerokoaren parte izan behar da. Norberak nahi beste, baina ahal den heinean, natura behatzea, ulertzea eta errespetatzea funtsezkoa da gure ingurumena egoera ezin hobean mantendu nahi badugu. Batzuetan ahaztu egiten zaigu naturaren parte garela. Izan ere, geure habitata da, baita gurekin bizi diren gainerako bizidunena ere.

Gaur egun aisialdirako denbora gutxiago dago orokorrean, eta ondorioz, ezin dugu gustuko ditugun bazterrak zein bizidunak nahi beste aztertu edo behatu. Natura Argazkitan atalarekin, ordea, natura zeure etxera hurbildu ahal izango duzu, zeure imajinazioa martxan jarriz eta naturarekiko sentsibilizazioa landuz, bai zeuregan, baita zeure inguruko pertsonengan ere.

Bildumak libreki bisitatu, eta argazkiren bati buruzko jakin-minik baduzu, ez izan zalantzarik nirekin harremanetan jartzeko. 