Argazki berriak Bildumean - Hegaztiak
Publicada el 10/07/2021
hegaztiak
argazki berriak bildumean
Eguneraketa Hegaztiak bildumean.
Alde batetik Garrapoa (Sitta europaea) dugu. Tonu urdinxkako txoria, buztan laburrekoa, intsektujalea eta basokoa. Izaera apur bat urduri eta iheskorrekoa, etengabe mugitzen da zuhaitzen enbor eta adarretatik igotzen den bitartean. Soinu-deien errepertorio aberatsa du. Jakiak bilatzean, "Zit" sarkorra egiten du, eta kitzikatzeko eta ohartarazteko soinua, "Tuet" kementsua eta oso ozena.
Bestetik, Sai arrea
(Gyps fulvus) dugu. Mendietan bizi da, eta handik gora egiten du
sarraskiaren bila, mendien ertz eta tontorren gainetik hegan
eginez. Hegazti handia da, 230-265 zentrimetroko zabalera izan
dezakena.
Eta azkenik, Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) dugu. Hegazti intsektujale eta basoko txikia, erraz ezagut daitekeena luma-gandor bereizgarria duelako. Baso mota ugarietan bizi dira, batez ere konifero-basoetan, baina artadietan, artelaztietan, ameztietan eta hostozabalen beste baso batzuetan ere agertzen da.
Argazki hauek ere Natura Argazkitan atarian eskuragarri daude, zeuen etxeko paretak apaintzeko.
Gogoratu abantail batzuk nahi badituzue, harpidetu promozio eta deskontuez gozatzeko.
Natura behatu, ulertu eta errespetatu