NATURA ARGAZKITAN

 

 

Natura Argazkitan ingurumenaren atari txiki bat da, gertuen dagoen natura eta basabizitza gure egunerokora hurbiltzeko helburuarekin. Naturaren eta gizartearen arteko lotura galdua birsortzeko asmoz.

Obraren adibidea etxeko gelan Iskander Barrena - Natura Argazkitan eskutik
   
Obraren adibidea etxeko gelan Iskander Barrena - Natura Argazkitan eskutik

Naturarekiko heziketa eta sentsibilizazioa gure egunerokoaren parte izan behar da. Norberak nahi beste, baina ahal den heinean, natura behatzea, ulertzea eta errespetatzea funtsezkoa da gure ingurumena egoera ezin hobean mantendu nahi badugu. Batzuetan ahaztu egiten zaigu naturaren parte garela. Izan ere, geure habitata da, baita gurekin bizi diren gainerako bizidunena ere.

 

Gaur egun aisialdirako denbora gutxiago dago orokorrean, eta ondorioz, ezin dugu gustuko ditugun bazterrak zein bizidunak nahi beste aztertu edo behatu. Natura Argazkitan atalarekin, ordea, natura zeure etxera hurbildu ahal izango duzu, zeure imajinazioa martxan jarriz eta naturarekiko sentsibilizazioa landuz, bai zeuregan, baita zeure inguruko pertsonengan ere.

 
Obraren adibidea etxeko gelan Iskander Barrena - Natura Argazkitan eskutik
 

- Sartu NATURA ARGAZKITAN atalean -

 

Natura Argazkitan gaikako bildumetan oinarritutako arte denda da. Irudi bakoitza eros daiteke mihise inprimaketa, inpresio markatu edota metalezko inpresio gisa eta gehiago! Gainera, argazki guztiek Fine Art America/Pixels itzultzeko bermea dute. Erosketa batekin pozik ez bazaude, edozein arrazoi dela medio, eskaera egin duzun egunetik 30 eguneko epean itzul dezakezu, Fine Art America/Pixels-en "100% Satisfaction Guarantee" politikari esker.

 
Obraren adibidea etxeko gelan Iskander Barrena - Natura Argazkitan eskutik
 

Bestalde, fitxategi digital zabal bat daukat astero handitzen dena eta irudi agentzien bidez eskuragarri dagoena ondorengo esteka hauetan:

Pixel licensing

Alamy

Tratu pertsonalizatua nahiago baduzu, zure kabuz inprimatu edota laguntza behar baduzu, jarri nirekin harremanetan.
 

Zaindu dezagun natura guztion artean!

Iskander Barrena - Natura Argazkitan