Iskander Barrena Zubiaur

Larrabetzu - Bizkaia

iskan.barrena@gmail.com

Iskander Barrena - Natura Argazkitan INSTAGRAMIskander Barrena - Natura Argazkitan TWITTER

Iskander Barrena - Natura Argazkitan

Bizkaia erdialdeko herri txiki batekoa naiz, Larrabetzukoa hain zuzen ere. Herri honek, Gorbeia eta Urkiolako parke naturalak zein Bizkaiko kostaldea ditu bizilagun. Eta naturarekiko hurbiltasun honek, hain zuzen ere, bere edertasunarekiko pasioa piztu zidan txikitatik. Ordutik hona, nire ikasketa eta lanbidea biologiaren arloan zentratu dira. 

   

Naturaren behaketak argazkigintzarekin bat egitean, naturarekiko sentsibilizazioa lantzeko tresna eraginkorra bihur daiteke. Argazkien bidez, zuzenean ikus ezin ditzakegun momentu bakarrak behatu, aztertu edota horietaz goza dezakegu, baita norberaren barneko kuriositatea handitu ere. Eta guzti horrek, argazkiko bizidun zein paisaiaren inguruko informazioa aurkitzera eraman gaitzake. 

 Iskander Barrena - Natura Argazkitan
   
Obraren adibidea etxeko gelan Iskander Barrena - Natura Argazkitan eskutik

Egiten dudan irteera bakoitzarekin, gero eta gehiago konturatzen naiz natura oso hauskorra dela. Gure ekintzek, txikiak izanda ere, eragin handia dute bere osasunarengan. Horietako ekintza batzuk aldatzeko urteak beharko dira. Beste batzuk, aldiz, guk geuk nahi ditugunean alda daitezke, adibidez, naturari zor diogun errespetua.

Naturan zehar gabiltzanean errespetu handiz jokatu behar da. Gu ez gara naturaren jabe, ez da gurea bakarrik, eta gainerako bizidunekin elkar banatzeko beharra dago. 

 

Errespetuz egindako behaketek aukera eman didate izadia bere distira osoan bizitzeko, oharkabean natura barnean ibili eta basabizitzaren alderik xamurrena harrapatuz. Espero dut neure argazkien bitartez momentu horretan neuk bizitako sentsazioak nabarmentzea, zuk zeuk natura bera zuzenean biziko bazenu bezala, imajinazioa martxan jarriz eta naturarekiko sentsibilizazioa landuz.

 

Eskerrik asko!

Iskander Barrena - Natura Argazkitan

 

"La Tierra de hoy en día tiene mucho más que perder a causa de un calentamiento rápido que el mundo de hace 55 millones de años. En aquella ocasión, el calentamiento cerró un periodo geológico, mientras que nosotros, a causa de nuestras actividades, podríamos poner punto y final a toda una era."

Tim Flannery
"El clima está en nuestras manos:
historia del calentamiento global." (2006)