Argazki berriak Bildumean - Hegaztiak

Publicada el 10/07/2021

hegaztiak

argazki berriak bildumean

Eguneraketa Hegaztiak bildumean.

Alde batetik Garrapoa (Sitta europaea) dugu. Tonu urdinxkako txoria, buztan laburrekoa, intsektujalea eta basokoa. Izaera apur bat urduri eta iheskorrekoa, etengabe mugitzen da zuhaitzen enbor eta adarretatik igotzen den bitartean. Soinu-deien errepertorio aberatsa du. Jakiak bilatzean, "Zit" sarkorra egiten du, eta kitzikatzeko eta ohartarazteko soinua, "Tuet" kementsua eta oso ozena.


Bestetik, Sai arrea (Gyps fulvus) dugu. Mendietan bizi da, eta handik gora egiten du sarraskiaren bila, mendien ertz eta tontorren gainetik hegan eginez. Hegazti handia da, 230-265 zentrimetroko zabalera izan dezakena. 

Eta azkenik, Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) dugu. Hegazti intsektujale eta basoko txikia, erraz ezagut daitekeena luma-gandor bereizgarria duelako. Baso mota ugarietan bizi dira, batez ere konifero-basoetan, baina artadietan, artelaztietan, ameztietan eta hostozabalen beste baso batzuetan ere agertzen da.

Argazki hauek ere Natura Argazkitan atarian eskuragarri daude, zeuen etxeko paretak apaintzeko.

Gogoratu abantail batzuk nahi badituzue, harpidetu promozio eta deskontuez gozatzeko.

Natura behatu, ulertu eta errespetatu


Argazki berriak Bildumean - Larrabetzu

Publicada el 26/06/2021

larrabetzu

argazki berriak bildumean

Azken eguneraketa Larrabetzuko bildumari dagokio, azken urtean egindako argazki batzuekin eta herritar askok udaletxeko egutegien bidez goza dezaketenak. 

Argazki hauek ere Natura Argazkitan atarian eskuragarri daude, zeuen etxeko paretak apaintzeko. 

Gogoratu abantail batzuk nahi badituzue, harpidetu promozio eta deskontuez gozatzeko. 

Abantailak

Natura behatu, ulertu eta errespetatu


Argazki berriak bildumean - Landare eta Onddoak

Publicada el 12/02/2021

landare eta onddoak

argazki berriak bildumean

Oraingoan perretxikoen bi argazki. 

Web orrialde honetako eguneraketa guztietaz momentuan jakinaraztea nahi baduzu, harpidetu, dohakoa da-eta! Harpidetuta egoteak abantaila asko ditu! Postaz jasoko duzu promozioei buruzko informazioa, eskaintzen ditudan berritasunei buruzkoa.

Gogoratu... Natura behatu, ulertu eta errespetatu


Harpidetza

Publicada el 08/01/2021

HARPIDETza

Harpidetuta egoteak abantaila asko ditu! Postaz jasoko duzu promozioei buruzko informazioa, eskaintzen ditudan berritasunei buruzkoa. Horrela, noizean behin zirkulazioan jartzen ditudan deskontu-kupoi batzuen onuradun bakarrak izango zarete. Gainera, harpidetutako erabiltzaileentzat soilik izango dira deskontuak.


Argazki berriak bildumean - Euskal Herria

Publicada el 18/12/2020

euskal herria

argazki berriak bildumean

Bildumak handitzen doaz, geure lurraldean den Euskal Herriko bilduma hain zuzen ere. Nafarroako Bardenetatik Bergarako auzo txiki bateraino. Zein ederra den geure lurraldea!


Natura behatu, ulertu eta errespetatu


Berrantolaketa

Publicada el 02/10/2020

BERRANTOLAKETA. ITXURA BERRIA.

Web orrialdearen itxura aldaketa.

Ordua izan da itxura aldaketa egiteko! Atal berriak, bilduma berriak... eta garrantzitsuena, ideia berriak eta lan egiteko gogoak. Banaka, lagunekin... etorkizunean gauza interesgarriak datozela uste dot. Ea nola eboluzionatzen duen. Momentuz, itxura aldaketarekin batera atalen berrantolaketa ere egin dut. Honela, hemendik aurrera informazioa modu eroso eta antolatu batean izango da eskura. 

Berriak: Neure lan zein web guneko aldaketen informazio eguneratua.

Bildumak: Basabizitza talde nagusietan batuta eta paisaia hurbilenetik hurrunera antolatuta. 

Natura Argazkitan: Sartu natura zeure etxean.


Natura behatu, ulertu eta errespetatu