Hasiera

General - Comentarios -

Natura Argazkitan: hasiera

natura behatu, ulertu eta errespetatu

Natura Argazkitan nire web gunean dagoen ingurumenaren atari txiki bat da, gertuen dagoen natura eta basabizitza gure egunerokora hurbiltzeko helburuarekin eta naturaren eta gizartearen arteko lotura galdua birsortzeko asmoz. Batzuetan ahaztu egiten zaigu naturaren parte garela. Izan ere, geure habitata da, baita gurekin bizi diren gainerako bizidunena ere. Naturarekiko heziketa eta sentsibilizazioa gure egunerokoaren parte izan behar da. Egunez egun elkarrekin bizi behar dugun natura behatzea, ulertzea eta errespetatzea funtsezkoa da gure etxea egoera ezin hobean mantendu nahi badugu

Garrapoa

(Sitta europaea)

Iskander Barrena Zubiaur - NATURA ARGAZKITAN - garrapoa-trepador-azul-1.jpg

Neure izena Iskander da, eta Bizkaia erdialdeko herri txiki batekoa naiz, Larrabetzukoa hain zuzen ere. Herri honek, Gorbeia eta Urkiolako parke naturalak zein Bizkaiko kostaldea ditu bizilagun. Eta naturarekiko hurbiltasun honek, hain zuzen ere, bere edertasunarekiko pasioa piztu zidan txikitatik. Ordutik hona, nire ikasketa eta lanbidea biologiaren arloan zentratu dira. Errespetuz egindako behaketek aukera eman didate izadia bere distira osoan bizitzeko, oharkabean natura barnean ibili eta basabizitzaren alderik xamurrena harrapatuz.

Iskander Barrena Zubiaur - NATURA ARGAZKITAN - hartza-oso-pardo-ursus-arctos-kuhmo-finlandia-wild-brown-bear-centre-717.jpg

Hartz arrea

(Ursus arctos)

Naturaren uneak antzematea ez da beti erraza, natura apetatsua eta batzuetan behatzeko zaila da. Hala ere, guregandik oso gertu dagoen natura dugu, eta horrekin goza dezakegu. Hurbileko natura honek segundo gutxi batzutan harrapatuko gaitu, natura guztia, berdin hurbilekoa edo urruna, ederra baita. Orduan konturatzen gara zer dugun eta zer ezin dugun galdu. Lehen kontaktuarekin bakarrik, konexio bat sortzen da, eta hori desegitea zaila da.

Iskander Barrena Zubiaur - NATURA ARGAZKITAN - la-toberia-cascadas-andoin-araba-euskdi-2.jpg

Toberiako Ur-jauziak (Andoin, Araba)

Naturaren behaketak argazkigintzarekin bat egitean, naturarekiko sentsibilizazioa lantzeko tresna eraginkorra bihur daiteke. Harrapatutako une bakar horien laguntzarekin natura behatu, ulertu eta errespetatzeko gai izango gara, natura sentitu ahal izango dugu. Horregatik, Natura Argazkitan-en bidez naturaren argazkiak ahalik eta gertuen hurbiltzen saiatuko naiz. Argazkiak erakusteaz gain, blog honetan natura, paisaia zein bizitza basatia, behatzeko eta momentuak harrapatzeko kontuan hartu beharreko aholku batzuk ematen saiatuko naiz.

Zaindu dezagun natura guztion artean!
Compartir 

Deja tu comentario
Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

1 + 9 =
Últimas entradas
Categorías